Proiektua

Biztanle gehien duten euskal hiriburuak, ez dira oso jendetsuak munduko metropoliekin alderatuz gero.

Hala eta guztiz ere, munduan BPG handieneko herri bat izateak eta hamarkada gutxian gora-behera demografiko eta ekonomiko handiak bizi izanak gure hirietara kontraste eta aniztasun handiak ekarri ditu.

Proiektu honek bost euskal hiriburu populatuenetako auzoak hartu ditu aintzat. Honela, auzo bakoitzari iraunkortasunaren ikuspegitik beren egoera ebaluatzeko sistema bat eraiki eta neurgailua aplikatu diogu. Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeako auzoak katalogatu eta neurtu ditugu.

Proiektu honek izaera berritzailea du hainbat alderditan. Lehenik bere xede geografikoagatik (hiriburuetako auzoen katalogo geoerreferentziatua eraiki dugu), bigarren bere xedeagatik (iraunkortasuna neurtzea) eta hirugarren bere emaitzengatik (hainbat adierazle lehen aldiz neurtuak izan dira).

Honela, euskal hiriburu handienetarako bateragarria den metodología garatu dugu eta emaitzak bistaratzaile batean kontsulta daitezke, bere ulergarritasuna erraztuz.