- Azken hamarkadan 1980az geroztiko morfologia eraldaketa handiena.
- Hiri-trinkotasun lausoa Mendizorrotza, Salburua eta Zabalganan.
- Espazio berdeen presentzia handia, argi-ilun batzuekin.
- Gasteiz, uholde arriskuen aurrean kalteak minimizatzeko egoeran.
- Gasteizko auzoetako zerbitzuen eskuragarritasuna, Euskal Herrian eredu.
- Hiri-trinkotasun txikiko auzoetan zerbitzuen estaldura ahulagoa.
- Garraio publikoaren irisgarritasuna oso handia da, bikaina hiri ingurabide barruko auzoetan.
- Euskal Herriko hiri-bidegorrien sare handiena auzoetan barrena.
- Coronacion eta Desamparados, auto bidezko hiri-mugikortasunaren hartzaileak.
- Azken lau urteetan 30 auzoetatik 23k biztanleria galdu dute.
- Gazteak hiri periferiara: atzo Lakua Arriaga, gaur Salburua eta Zabalgana, bihar Aretxabaleta Gardelegi.
- Bederatzi auzotan zahartze tasa %30tik gorakoa da.
- 30 auzoetatik 23k ez dute egungo gazteen bolumena ordezkatzeko gaitasunik.
- Desorekak desoreka, metabolismo demografiko orokorra ez da hain txarra.
- Etorkinen metaketa Alde Zaharrean, Coronacion eta Aranan.
- Gasteizko Zabalgunea, erabilera iraunkorrik gabeko etxebizitza parke handienetarikoa Euskal Herriko erdiguneen artean.
- Zenbait desoreka herritarren formazio-mailaren auzo geografian, segmentazio sozialaren adierazle.
- Hiri ingurabidearen barruan gainzahartzea metatzen.
- Alde Zaharra, hiri elkartegintzaren metatze gune nagusia.