Kontzeptua

Hiri iraunkorra bizigarritasuna bermatuz ingurugiroan duen inpaktua murriztu eta natur baliabideak modu eraginkor batean erabiltzen dituen hiria da. Bizigarritasuna oso subjektiboa izan arren, baditu gaur egungo gizarteak kontuan hartzen dituen hainbat elementu komun:

  • Espazio publikoak, egunerokotasunean bertan ematen diren erabileren erosotasun eta segurtasun pertzepzioa eskaini behar du. Auzoetan eraikitako etxebizitzek oreka bat izan behar dute hirian dauden espazio irekiekin. Gainera, naturarekiko hartu-emana eta gune berdeen presentzia beharrezkoa da bizigarritasun apropos baterako.
  • Ekipamenduen eta oinarrizko zerbitzuen gertutasuna eguneroko beharrei erantzuna emateko bidea da. Gainera, demografiaren bilakaerak aldaketak eragiten ditu gaur egungo gizartearen adin, kultura zein jatorrian. Hiri eta auzoen bizigarritasun egoki baterako espazio publikoan ezaugarri ezberdineko pertsonen hartu-emana beharrezkoa.
  • Nahiz eta pertsonak gune konkretu batean bizi, eguneroko aktibitateak burutzeko (lana, ikasketak, aisialdia…) puntu batetik bestera mugitzeko beharra dute. Espazio askok funtzionalitate maila baxua dutenez, mugikortasunerako erraztasuna beharrezkoa da.

Hiri eta auzoen errealitatearen arabera bizigarritasun beharrak desberdinak dira, eta, alde horretatik, eman beharreko erantzunak tokian tokikoak behar dute izan. Bizigarritasun behar horiek zein neurritan asetzen diren kuantifikatzeko adierazle egokiak eraiki daitezke, diagnostiko hori errealitatea hobetzeko bide aproposena zehazten lagungarria izan daitekeelarik.